España
Kontaktua
Kontaktua

Dalkia España

C/ Juan Ignacio Luca
de Tena 4
28027 Madrid
Tel: 91 515 36 00
Fax: 91 413 05 01

Erabilerraztasuna

Guztientzat erabilerraza den Interneteko webgunearen bidez, internauta guztiok erraz hel gaitezke edukietara, batez ere urritasun bat duten eta arakatzaile berezituak darabiltzaten pertsonak.

Erabilerraztasun-arauak errespetatu

Webgune hau albait internauta gehienek erabiltzeko moduan egin dugu. World Wide Web (W3C) kontsortzioak zehaztutako zuzentarauei eta arauei lotuta dago. Bere orriek Web edukiak erraz erabiltzeko zuzentarauak betetzen dituzte.

Internautentzako abantaila nagusiak ondorengoak dira:

  • Webgunearen edukia logikoki eta hierarkizatuta antolatu dugu.
  • Orriak, oro har, lasterrago bistara daitezke.
  • Webguneko edukia web arakatzailea zein den axola gabe kontsulta daiteke.

Dena den, belaunaldi zaharreko arakatzaileetan bistaratzeko problemak izan daitezkeenez, ondorengo nabigatzaileak baliatzea aholkatzen dugu, irakurketa onena izan dezagun:

  • Internet Explorer 6 eta hurr.;
  • Firefox 2 eta hurr.;
  • Safari 2.04 eta hurr.

Webgunearen egitura eta nabigazio-printzipioak

Webguneko informazioaren egitura menu nagusitik eta orri-oineko esteketatik sartzeko x atal handitan antolatu dugu.

  • «Nor gara gu?»n, Dalika sozietatea eta bere Taldea aurkezten ditugu.
  • «Gure bezeroak»en, aldiz, gure xedeko sektore bakoitzerako daukagun eskaintza eta erreferentzia nagusiak aurkezten ditugu.
  • «Gure jarduerak»en gure trebetasunen eta soluzioen sorta aurkezten dugu.
  • «Berriak»en bildu ditugu prentsa-oharrak eta berri laburrak, argitalpenak, txostenak etab.
  • «Zatoz gurekin»en lan-arlo, giza baliabide eta kontratazioaren berri ematen dizuegu.

Dalkia logoaren bidez, webgune barnean nabigatzean hasierako orrira itzul zaitezke.

Esteka lehenetsiak orri guztien oinetan daude:kontaktu-orria, gunearen mapa, lege-aipamenak, kredituak eta webgunearen erabilerraztasun-politika.

Orri-oinean, halaber, webguneko atal handien estekak daude.

Arianeren hariak zein orritan zauden ezagutzeko balio du, baita nabigazio-maila altuago batera pasatzeko ere.

Webgunearenbeste hizkuntza-bertsioetara,baldin badaude, orri guztietatik sar gaitezke goialdean eskuinean kokatutako esteken bidez.

Gunearen maparen bidez, webgunearen egituraren gainbegirada laster bat egin eta edukira ere sar gaitezke.Orri bakoitzaren oinean kokatutako esteka batetik sar gaitezke.

Orri guztien goialdean eskuinean erabilgarri dagoen bilatzailea baliatuz, webguneko edukien multzoan bilaketa bat egin dezakegu.Bilaketa beste hizkuntza batzuetara eta Dalkia webguneen multzora ere heda dezakegu.

Norberari egokitutako aurkezpena eta nabigazioa

Internautek webgunean baliatutako karaktereen tamaina alda dezakete errazago irakurtzeko.

Karaktereen tamaina aldatzeko:

  • Internet Explorer: hautatu "Ikusi; Testu-tamaina".
  • Mozilla: hautatu "Ikusi; Testu-tamaina".
  • Safari: hautatu "Aurkezpena; Testu-tamaina handitu/txikitu".

Gurpildun sagua baldin badaukazu, arakatzaile gehienek testu-tamaina handi dezakete gurpila eta teklatuko tekla bat konbinatuz:

  • Windows: Ctrl + saguko gurpila.
  • Mac: Sagarra + saguko gurpila.

Webgunearenaurkezpen grafikoa eta aurkezpen erraztua proposatzen ditugu estilo-aukeren orrietan oinarritutako konpaginazioari esker:

  • Bada aurkezpen grafiko bat, Dalkiaren koloreak dauzkana.
  • Bada aurkezpen erraztu bat, ikusmen urriko pertsonentzat eta PDA motako aparatu mugikorrik edo telefono mugikorrik darabiltenentzat.

Aurkezpen horietara sartzeko, orri bakoitzeko goiburuan kokatutako «Bertsio erraztua» edo «Bertsio grafikoa» estekara jo dezakegu.

Tabulazio bidezko nabigazioaren bidez, webgunean nabiga dezakegu teklatua baizik ez baliatuz:

  • Erabili Tab tekla esteka batetik bestera joateko.
  • Erabili Sartu (Return) tekla balidatzeko.

Bertsio erraztuaren atzipen lasterreko estekak (edo saiheste-estekak) baliatuz, zuzenean ondorengoetara joan gaitezke:

  • Orriaren edukia
  • Nabigazio orokorreko menua (1. maila)
  • Sekzio baten barneko nabigazio-menua

Multimedia-edukiak irakurri (pdf dokumentuak, animazioa eta bideoa)

Flash edo PDF eduki batzuk bistaratzeko, plug-inak instalatu behar dituzu zure ordenagailuan. Plug-in horiek ez baldin badituzu, dohainik karga ditzakezu ondorengo esteketatik: