Dalkia España
C/ Juan Ignacio Luca
de Tena 4
28027 Madrid
Tel: 91 515 36 00
Fax: 91 413 05 01
Giro lasai eta eroso bat ziurtatzen dugu bai langileentzat eta baita bulego, merkatal eta aisialdi guneen bisitarientzat, eta ustiapen balioak hobetzen ditu, aldi berean, klimatizazio eta aireztatze sare, segurtasun eta larrialdi sistema eta garbiketa zerbitzuen kudeaketen bidez.
Optimizazio energetikoa eta finantzarioa
Energia kontsumoa kontrolatu eta haren erabilera eraikinaren benetako beharretara egokitzea bat dator Dalkiaren zerbitzuekin.Kostuen eta instalazio teknikoen ikerlanaren bitartez, Dalkiak energia horniketa optimizatu eta kudeatzen du, eta merkatuan dauden aukera ezberdinak aztertzen ditu energia aurrezteko.
Erosotasun bermea
Dalkia eraikinen instalazio eta sareen kontrolaz arduratzen da, eta erosotasunaren parametroen mantentzea zaintzen du; modu honetan, eraikin barruko bizitza eta lan-kalitatea hobetu eta instalazioko zerbitzuen jarraitutasuna eta funtzionamendu zuzena bermatzen du.
Arriskuen prebentzioa
Ezinbestekoa da hirugarren sektorean segurtasun eta larrialdi ekipoen erabilgarritasuna bermatzea eta legionelaren inguruko osasun arriskuak aurreikustea.Dalkiak kudeaketa prebentiboko neurriko zerbitzuak eskaintzen ditu eta kalitatezko barneko airea bermatzen du, aireztapen eta klimatizazio instalazioen mantentze-lanen bitartez.