España
Kontaktua
Kontaktua

Dalkia España

C/ Juan Ignacio Luca
de Tena 4
28027 Madrid
Tel: 91 515 36 00
Fax: 91 413 05 01

Industria

Auto-industriatik hasita, kimika eta metalurgia industrietara arte, fabikatzaileek heuren jarduera nagusian jarraitu behar dute lanean. Horregatik, diseinua, ingeniaritza, ustiapena eta industriarako instalazioen mantentzea hartzen duen eskaintza orokorra ematen dugu, haien energia kostuak gutxitu eta energiaren produkzioa, banaketa eta erabilera baliabide eraginkorrak erabilez etekina ateratzeko.

Energiaren kudeaketa eta optimizazioa

Dalkiak neurrira eginiko irtenbide guztien barne, energia erosketa, jarduera eraginkor eta instalazioen mantentzea eskaintzen du, eta etengabeko horniketa eta baliabideen optimizazioa bermatzen dugu.
Dalkia energia berriztagarrien balorizazioaz ere arduratzen da, eta ingurumenak kalterik jasaten ez duela ziurtatu.

Klimatizazioa eta berokuntza

Berogailu, klimatizazio eta aire tratamenduaren kudeaketa osoa egiten dugu, oinarrizko energia erostetik hasi eta instalazioen lan eta zainketara arte -bertatik eta urrutitik- arduratuz.Gure bezeroa betebehar hauetaz guztiz ahaztuko da, baina uneoro jakin ahal izango du nola doazen.

Higiezinen mantentze osoa

Dalkiak higiezinen mantentze teknikoa kudeatzen du: energiaren banatzetik hasi eta, goi eta behe tentsioko lineak eta telefonia eta informatika sareak, eraikinen segurtasun eta sarbide-kontrol sistemak eta eraikinetako lan txikiak barne.
Horrez gain, Dalkiak harrera zuzena eta telefono bidezkoa, postaren kudeaketa, erreprografia edo garbiketa, besteak beste, zerbitzu orokorren katalogo zabal bat eskaintzen du.