Dalkia España
C/ Juan Ignacio Luca
de Tena 4
28027 Madrid
Tel: 91 515 36 00
Fax: 91 413 05 01
Gure jarduera nagusia gure bezeroei haien energiari etekin handia ateratzen laguntzean datza, haien gastuak kontrolatuz, ingurumena zainduz eta garapen iraunkorra kontuan hartuz.
Instalazioen diseinua, ingeniaritza eta eraikuntza, mantentzea eta erabilera batzen dituen soluzio bateratuak eskaintzen ditugu.
Gure bezeroen eraikinen kudeaketa osoaz arduratzen gara, eta haien jarduera nagusia ez dena guk egiten dugu, segurtasun-, garbitasun- edo harrera-lanak, esaterako.
Eraikinen kudeaketa energetikoa
Bertakoen egoera bermatzen, gastuak murrizten, osasun eta ingurumen arriskuak prebenitzen ditugu.
Dalkiak kontuan hartzen ditu bezeroen mugak eta eboluzioak, haiei aholkuak ematen dizkie eta haien erronkei egokitzen dizkie erantzunak.
Eraikinen kudeaketa osoa
Dalkiak bezeroen laguntza funtzioak egiten ditu, haiek lehiakortasun gehiago, malgutasun gehiago eta zerbitzuaren kalitatea zaintzeko denbora gehiago izan dezaten.
Instalazioa
Dalkia arduratuko da haren kontzeptua eta instalazioa burutzen eta instalazio termikoak (berogailuak eta klimatizazioa), teknikoak edo elektrikoak martxan jartzen eraikinaren berrikuntzan eta eraikuntzan.
Utilitate energetikoak
Dalkiak gure bezeroen hornikuntza elektrikoak kudeatzen ditu gure ezagutza sakonean oinarrituta.
Hainbat motatako prestazioak eskaintzen ditugu, besteak beste, mantentze-lanak edo oinarrizko hornikuntzen salmenta.lurruna, hotza, aire konprimitua, kogenerazioa, elektrizitate-ekoizpena, eta abar.
Bero eta Hotz Sareak
Sinplizitatea eta segurtasuna:Bero- eta hotz-sareek erosotasuna ematen dute prezio oso lehiakor batean.
Dalkiak bero- eta hotz-sareak kudeatzen ditu hornikuntza termikoa eta hari lotutako zerbitzuak eskaintzeko.