Dalkia España
C/ Juan Ignacio Luca
de Tena 4
28027 Madrid
Tel: 91 515 36 00
Fax: 91 413 05 01
Dalkiaren partaide izateak mundu osora hedatzen ari den energia zerbitzuen eta ingurumen zerbitzuen sektoreko protagonistetako baten garapenean parte hartzea da.
Energia zerbitzuetan lehena
Hasi zenetik berrikuntzara dago zuzenduta, urte gutxitan bilakatu da Dalkia energia eta ingurumen zerbitzuen liderra Europa mailan. Bi akziodun nagusiek laguntzen diote nazioartean hedatzen, Veolia Environnement eta EDF hain zuzen.
Jarduera anitza; lanbide aukera zabala
Mundu osoan 50.000 langile baino ditu Dalkiak eta lanbide aukera zabala eskaintzen du, horietako gehienak energia optimizazio eta ingurumenaren babesean oinarritzen dira: mantentze tekniko osoa, bero- eta hotz-sareak, energia efizientziako horniketak, eraikinen kudeaketa osoa, etab.
Kultur aniztasunarekin bat
Arro gaude gure aniztasunarekin: Europa osoan, baina baita Latinoamerika eta Txinan, Estatu Batuetan eta Kanadan, Ekialde Ertaina eta Asia Pazifiko aldean, gure kultura-anitzeko taldeek herriko helburuetara egokituak dauden jarduerak garatzen dituzte.
Gure printzipioak
Gure instalazioen zehar, lau printzipio dira gure eguneroko jardueretan gidatzen gaituztenak:pragmatismoa, berrikuntza, zeharkakotasuna eta iraunkortasuna.Printzipio horiek ezin hobe laburtzen dute hurrengo helburuak lortzeko borondatea: lan-taldea balioztatu eta saritu, esperientziak partekatzen lagundu eta gure gaitasuna sendotzeko esperientzia eta jakintza optimizatu.