Dalkia España
C/ Juan Ignacio Luca
de Tena 4
28027 Madrid
Tel: 91 515 36 00
Fax: 91 413 05 01
Webgune hau Frantziako legeari lotua da. Webguneaz egiten diren erabilera guztietan, legea errespetatu behar da eta Frantziako lurraldean gertatutakotzat hartuko dira.
Webgunea
Webgune honetan, DALKIA Sozietateari buruzko informazioak ematen ditugu. DALKIA Akziozko Komanditako Sozietateak editatzen du; Sozietatearen kapitala 968.868.596 € da eta Lilleko RCSean inskribatua da 403 211 295 zenbakiaz. Bere egoitzaren helbidea, berriz, ondorengoa da: 37, Avenue du Maréchal de Lattre de Tassigny; 59350 Saint André; Frantzia. Telefonoa hauxe: 03 20 63 42 42.
Argitalpenaren zuzendaria:
Erredakzio-batzordea:
Webgunearen ostatatzea:
Artful Sozietate Anonimoa, 2.760.019 €-ko kapitalduna, Rennesko Merkataritzaren eta Sozietateen Erregistroan B 412 899 387 zenbakiaz erregistratua. Sozietatearen Egoitzaren helbidea ondorengoa da: 5, Avenue des Peupliers; 35510 Cesson Sévigné. Olivier Beaudet jauna du ordezkari, eta bere telefonoa hauxe: 02 99 12 57 57.
Erantzukizuna
DALKIA, bere sozietate filialak, bere agintariak edo soldatapekoak ez dira webgune honetara konexiorik egitearen ondorioz gerta daitekeen kalteren baten erantzule.
DALKIAk, DALKIAren soz. filialak izan edo ez, beste webguneetarako estekak ager ditzake, iragarki-bandak (publizitatekoak edo ez) edo beste bitarteko batzuk baliatuz.
Webgune horiek DALKIAren webgunetik aparte dira. DALKIAk ez ditu editatzen edo kontrolatzen webgune horien iturriak eta edukiak edo beste guneetara dauzkaten estekak.
Webgune horietara estekarik izateak ez du esan nahi inolaz ere DALKIA webgune horien edukiak onartzen, baliozkotzen edo bere egiten dituenik, ezta DALKIA webgune horien jabe edota egile, asmatzaile, animatzaile, kudeatzaile edo ostalariekin elkartuta dagoenik.
Beraz, DALKIA ezin da webgune horien eduki, produktu, zerbitzu, publizitate, cookie edo beste elementuren erantzuletzat hartu, ezta webgune horiek eskueran jarritako informazioak, zerbitzuak edo datuak erabiltzeari lotuta edo horren ondorioz izandako kalte edo galerena ere, horiek egiaztatuak edo alegatuak izan.
Babestutako eskubideak
Webgune honen eduki-multzoa (arkitektura, testuak, argazkiak, ilustrazioak, programak...) DALKIAren eta bere sozietate filialen edo zerbitzu-hartzaile teknikoen jabetza da. Erabilera-eskubide guztiak erreserbatuta.
Jabetza intelektualaren kodeko L.122-4 artikuluaren arabera, zati batez edo osotasunean, edozein prozeduraz dela ere berariaz baimendu gabe egindako aurkezpen eta erreprodukzio guztiak legez kontrakoak dira, baita jabetza intelektualaren kodeko L.335-2 artikuluak eta hurrengoek berretsitako faltsifikatzea ere.
DALKIA eta erabilitako askotariko logoak marka erregistratuak dira eta, horiek erreproduzituz gero, faltsifikatzea da halaber.
Bizitza pribatuaren babesa - Datu pertsonalen bilketa eta erabilera
DALKIAk ez du inoiz exijitzen edozein erabiltzailek datu pertsonalik jakinaraztea (izena, helbidea, helbide elektronikoa, lanbidea...). Hala ere, informazio jakin batzuk izateko edo dokumentuak eskuratzeko, inskribatzea eska dakizuke, eta zenbait datu pertsonal ematea.
DALKIAk jakinarazi nahi dizu berari online jakinaraz diezazkiokezun datu pertsonalak DALKIAk baizik ez ditzakeela erabili eta bera dela horien tratamenduaren eta kontserbazioaren erantzule. Datu horiek ez zaizkio hirugarrenei jakinaraziko, salbu eta webguneari ostatu ematen diotenei edo bere eduki edo kudeaketan esku hartzen dutenei.
DALKIAk datu pertsonal horiek isilpean gordetzeko eskueran dituen arrazoizko neurri guztiak hartzeko erantzukizuna hartzen du.
Bestalde, DALKIAk gogorarazi nahi dizu datu pertsonal horiei uko egiteko, horiek eskuratzeko eta zuzentzeko eskubidea duzula informatika, fitxategi eta askatasunei buruzko 1978ko urtarrilaren 6ko legearen arabera, eraldatua dagoen bezala. Eskubide hori edozein unetan erabil dezakezu, ondorengo helbidera posta igorriz: contactcnil@dalkia.com
Eraldaketa albait epe laburrenean egingo dugu.
Web-zerbitzari batera konektatuz gero, zure arakatzailera datu-kopuru txiki bat heltzen da eta zure ordenagailuko disko gogorrean biltegiratzen da. Cookieak dira.
Nahi izanez gero, zure arakatzailea alda dezakezu cookiei uko egiteko, eta horrek ez du gure webgunera konektatzerik eragotziko, baina atzera ditzake orriak kargatzeko behar denborak.