España
Kontaktua
Kontaktua

Dalkia España

C/ Juan Ignacio Luca
de Tena 4
28027 Madrid
Tel: 91 515 36 00
Fax: 91 413 05 01

Kontseilari delegatuaren eskutitza

Philippe Enaud, Kontseilari Delegatua, Dalkia España.

Ongi etorri energia eta ingurumen zerbitzuetan Europako liderra den Dalkia Espainia enpresaren Webgunera.Espainian 1969az geroztik, bezeroen konfiantzari eta esparru bereko eskualdeetako lider ziren konpainiekin elkartu izanari esker garatu da Dalkia Espainia, eta 2009 urtean 300 milioi euroko fakturaziora iritsi da.

Dalkian gure bezeroei - tokiko erakunde, ospitale eta enpresei - heuren kontsumo eta energia gastuak kontrolatzen laguntzen diegu, eta haien energia-instalazioen ingurumen inpaktua murrizten ere bai.Energiaren prezioaren eboluzioak eta haren horniketaen segurtasunak dakarten erronkei aurre egiteko, gero eta konplexuagoak diren ingurumen araudiak, zein teknikoak eta segurtasunekoak edo klima-aldaketakoak, energia efizientzia eta CO2 igorpenen aurkako konponbide globalak ekartzen ditugu.

Bezeroek gure esku jartzen dute heuren energia instalazioen diseinua, eraikitzea eta kudeaketa, hotz-girotze eta bero instalazioak, lurrun, hotz eta aire konprimatuko sortze eta hotz-bero sareen instalazioak, emaitzak bermatzen dituen kontratu orokor batean.Bezeroek gugan daukaten konfidantza energia kudeaketa, mantentze tekniko eta eraikinen kudeaketa zerbitzua egitea baino harago doa.Gure zerbitzuek daukaten funtsezko onura bezeroak dena ahaztu eta jarduera nagusian lan egin dezaketela da, gainerako arazoak gure kontura utziz.Zure esku jartzen ditugu mundu osoan sarean lan egiten duten espezialisten eta tekniko profesionalen ekipoak.Horrela, bezero bakoitzak Dalkiak duen gaitasuna eta beste leku batzuetan sorturiko berrikuntzen etekina lortuko du.

Etorkizunerako dugun erronka nagusia gure bezeroekin batera hurrengo mugak gainditu eta hedatzea da: energia eraginkortasuna handitu, energia berriztagarrien eta teknologia berritzaileen potentziala baliatu, ingurumen inpaktua aztertu eta murriztu, eta osasun arriskuen prebentzioa areagotu.

Gure webgunean sartzera gonbidatzen zaitut nor garen, zertan aritzen garen, gure zerbitzuak nori zuzenduak diren eta gizartean dugun betebeharra zein den ezagutzeko.

Laster arte,

Philippe Enaud
Kontseilari Delegatua, Dalkia España